Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Eragiketa (matematika)

Batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa eragiketak.

Eragiketa bat aljebran multzo baten elementuen gainean eragile baten aplikazioa da. Eragileak hasierako elementuak hartzen ditu eta beste elementuekin erlazionatzen ditu bukaerako multzo bat sortzeko; horri teknikoki konposizioaren legea deritzo.

Aritmetikan eta kalkuluan hasierako multzoaren osagaiak mota bakar batekoak edo zenbaitetakoak izan daitezke:

  • Mota bakarrekoak: eragiketa aritmetikoak soilik zenbakien gainean jokatzen dute.
  • Mota bat baino gehiagokoak: eskalar bat bider bektore baten produktuak espazio bektorial bat osatzen duten bektoreen eta eskalarren bilduren multzo osoa biltzen du.

Eragiketan parte hartzen duten taldeen arabera eta gure asmoen arabera, eragiketak bi motetan sailka ditzakegu: barnekoak eta kanpokoak.


Previous Page Next Page