Feminismoa |
---|
Elfriede Jelinek (Mürzzuschlag, Austria, 1946ko urriaren 20a) idazle feminista da. Aita judua dauka, eta senide asko Holokaustoaren biktimak izan ziren. Hainbat musika tresna jotzen ikasi zuen, eta Vienako Unibertsitatean Artearen historia eta drama ikasi zuen.
Eleberriak, antzezlana eta olerkiak idatzi ditu. Ulrike Ottingerrek, antzerki eta zinema zuzendaria, antzerti lan batzuk egin ditu Jelineken idazlan batzuekin.
2004an Literaturako Nobel saria jaso zuen. Horrelakorik lortzen austriar idazle bietako bat da, Peter Handkerekin batera.