Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Bizkarroi

Varroa destructor akaroa erlearen gorputzean.
Mihura landare bizkarroia da, landare ostalaritik bizi dena.

Bizkarroiak edo parasitoak beste espezie bateko banako batekin harreman estuan dagoen espeziea da, ostalaritik onura hartu eta kaltea eragiten diona. Oro har, bizkarroia beste espeziea baino askoz txikiagoa izaten da, bere bizimoduaren espezializazio handia du eta ostalaria baino lasterrago eta gehiago ugaltzen da. Adibide arruntenak zenbait ostalari edo eramaile ornodunen eta bizkarroi txikien artekoa da, hala nola zorriak, zenbait zizare eta eltxoak.

Bizkarroitasun edo parasitismoa harreman sinbiotiko mota bat da.

Bizkarroi mota asko daude: birusak, bakterioak, onddoak, protozooak, helmintoak, artropodoak, algak eta landareak; baina, orokorrean, hitzak ez ditu birusak, bakterioak eta onddoak bere barnean sartzen.

Bizkarroiek ez dituzte soilik animaliak kaltetzen, baita landare ugari ere. Bestalde, landareak beste landare batzuen bizkarroiak izan daitezke: mihura, esaterako, beste landareen kontura bizi da, eta bere sustraien bidez izerdia zurrupatzen die, banpiro bailitzan.


Previous Page Next Page






Parasiet AF Паразит Bulgarian Paraziti BS Paràsit Catalan Snylter Danish Παράσιτο Greek Parasite English Parazito EO Loinen Finnish Parasito GL

Responsive image

Responsive image