Babarrun | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Fabales |
Familia | Fabaceae |
Leinua | Phaseoleae |
Generoa | Phaseolus |
Espeziea | Phaseolus vulgaris Linnaeus, 1753 |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | leka, baba zuria, common bean (en) eta Phaseoli fructus (sine semine) (en) |
Genomaren kokapena | plants.ensembl.org… |
Babarrunari[1] (Phaseolus vulgaris), banabar[2], ilar eta indaba ere esaten zaio. Lekale mota bat da, lekatik ateratako ale lehor marroixka edo zuri kolorekoak direnak.
Babarrun landarea belar urterokoa da, modu independentean Mesoamerikan eta Andeetan etxekotu zena, eta gaur egun mundu osoan lantzen da bere alea jateko, bai lehor, babarrun modura, bai freskoan leka modura. Inoiz hostoa ere jaten da, eta haren lastoa etxabereen bazka modura erabiltzen da. Babarrunak, kuiak, eta artoak Amerikako jatorrizko nekazaritzaren oinarria osatu zuten mende luzez.
Ikuspuntu botanikotik, babarruna dikotiledoneoa da. Lekaduna denez, nitrogenoa finkatzen du errizobioekin sortutako elkarteen bidez.
Babarrunen merkataritza ekoizpena mundu osoan dago hedaturik. Brasil eta India dira babarrun lehor gehien ekoizten dituztenak, eta Txina leka gehien ekoizten duena.