Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Areto-futbol

Areto-futbol partida bat.

Areto-futbol 36 x 18 metroko eremu angeluzuzenean, normalean estalpekoa, bosna jokalariz (atezaina eta 4 jokalari) osatutako bi talderen artean jokatzen den futbol-mota da[1].

1980. hamarkadara arte, kirolak erregulazio bakarra izan zuen eta "futsal" izena hartu zuen. Araugilea FIFUSA izeneko elkartea izan zen, orain Asociacion Mundial de Futsal (AMF) izenekoa. Orduz geroztik, nazioarteko bi erakundek arautzen dute, AMFk eta FIFAk, zeinak arau eta eskumen ezberdinak ezarri dituzten, eta, horregatik, zenbait adituk diote bi kirol ezberdin direla. Bata, AMFk gaztelaniaz "futsal" edo "fútbol del salón" izendatutakoa, eta, bestea, FIFAk "fútbol sala" izendatutakoa[2][3][4].

1930an Juan Carlos Ceriani argentinarrak asmatu zuen futsala, Uruguaiko soin hezkuntzako irakasle zenak. Hasiera batean, "indoor soccer" deitu zion. Kirolak berehala irabazi zuen ospea, Uruguaik antolatu eta irabazitako 1930eko lehen Munduko Koparen grinagatik, eta berehala hedatu zen Hego Amerikan eta baita gainerako kontinenteetan ere.

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Futbol. .
  2. AFA-FIFA. «Reglamento del fútsal». .
  3. (Gaztelaniaz) Muñoz, Pablo. (2019-09-27). «¿De qué hablamos cuando hablamos de futsal FIFA? • Cuna Del Futsal» Cuna Del Futsal (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  4. (Portugesez) Futsal: Princípios Técnicos E Táticos. Editora da ULBRA ISBN 978-85-7528-084-3. (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).

Previous Page Next Page






Fútbol sala AN كرة الصالات Arabic فوتسال ARZ Futzal AZ Futsal BAN Futsal BAR Футзал BE Футзал Bulgarian ফুটসাল Bengali/Bangla Futbol sala Catalan

Responsive image

Responsive image