Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Aquarius (satelitea)

Aquarius
Aquarius satelitearen irudia
ErakundeaNASA
Misio motaDifusometroa
Jaurtiketa data2011-06-10
Misio iraupena3 urte

Aquarius SAC-D espaziontzian dagoen NASAren tresna da. Bere ia 1,7 tonako pisuarekin 1443 Watt-etako potentziarekin jardungo duen satelitea da Aquarius satelitea. Bere orbita, Ipar Polotik Hego Poloranzko norantzarekin bideratuta 657 km altuerarekin bereizi egingo da lurraren atmosferako lehenengo geruzatik. Bere abiadura dezentea izango da, izan ere 14 bira egingo ditu lurraren inguruan eguneko eta aztertu beharreko puntu bakoitzarekin 7 eguneko topatuko da berriro. Sateliteari, orbitan dauden satelite guztiak bezala, gutxienezko bizi bat hauteman izan zaio, hots, satelitea erabilgarria izango da hurrengo gutxienezko 5 urtetan zehar. Azkenengo datuaren arabera zera baieztatu dezakegu: Aquarius sateliteak “L” itxurako erradiometroa eta eskatometroa du.

Satelite honen izen espezifikoa Aquarius da eta oraindik ere haren garapena aurrera eramaten ari da. Satelitearen jaurtiketa 2010aren maiatzaren 22rako dago finkatuta eta bere funtzioa zera da: itsasoko gazitasun mailaren zein lurtsua den lurraren geruzaren hezetasuna neurtzea. Aquariusen programa informatikoen zein instrumentuen bidez, beraz, itsasoko gazitasuna neurtu ahal izango da eta, noski Gazitasun honetan gertatzen diren aldaketak ere. Mediaren arabera pinch izeneko magnitudeak neurtzen du uraren gazitasuna. Aquarius sateliteari esker gure itsasoak lurreko klima globalari ematen dion erantzuna askoz ziurtasun handiagoarekin jakin ahal izango dugu, izan ere, itsasoaren gazitasunaren edozein aldaketa txikik katastrofe meteorologikoak sortu ditzake. Honi esker ere aldaketa klimatikoaren berri lortu ahalko dugu, hala nola, izotzaren fusioa, uraren lurrunketa etab. Azkenengoei esker ere, Aquarius sateliteak itsasoan sortzen diren ur masa ikaragarriak, hots, tsunamiak ere, kontrolatu ahal izango ditugu.


Previous Page Next Page






Aquarius (SAC-D instrument) English Aquarius (műhold) Hungarian Aquarius (SAC-D instrument) ID Aquarius (alat SAC-D) Malay Aquarius (instrument) Dutch Aquarius (instrumento SAC-D) Portuguese

Responsive image

Responsive image