Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Thunderbolt


Light Peak Intel sorturiko teknologia optikoa erabiltzen duen abiadura handiko konektore mota berri bat da.

10Gb/s-ko abiadurak lortzeko prestatuta dago, baina Intelek datorren hamarkadan 100Gb/s-ko abiadura lortzeko asmoa du. Abiadura horretan, Blu-ray bat 30 segundotan bidali ahal da, disko gogor bat ere ez bada idazketa abiadura horretara hurbiltzen ere. Intelek hainbat protokolotan dihardu, eta haien hitzetan, hainbat dispositibo konektatu ahal dira kable bakar baten bitartez, transmisio abiadura orokorra 10Gb/s izanez.

Gaur egun erabiltzen diren bus arruntak (USB, Firewire, HDMI) ordezkatzea da bere asmoa. Light Peak teknologiaren bitartez, zuntz optikoko kable bakarra, hiru dimentsioko eszena bakarra bidaltzeko erabiltzen diren 50 kobrezko kableak ordezkatu ditzake. Light Peak teknologia "Intel Development Forum"ean aurkeztu zen 2009ko irailaren 23an. Hasiera batean 2010 urtean merkaturatzea espero bazuten ere, 2011 urtera atzeratu dute oraingoz. Intel eta Apple Mac Pro ordenagailuentzat txartel nagusi bat garatzen ari dira, baina momentuz prototipoak soilik sortu dituzte.


Previous Page Next Page