Buruntza

Buruntza
Datu orokorrak
Garaiera441 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°14′17″N 2°01′00″W / 43.2381°N 2.0167°W / 43.2381; -2.0167
MendikateaBuruntzako mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bideaAzkorteko baselizatik

Buruntza (441 m) Donostialdeko mendi bat da. Andoain (hegoaldera), Lasarte-Oria (iparraldera) eta Urnieta (ekialdera) herrien artean dago, hango herriguneetatik ere nahiko hurbil. Mendia ipar-ekialdetik hego-mendebalderako norabidean luzatzen da. Ikusgarriak dira mendiaren ekialdeko magalean dauden harrobiak, neurri handi batean mendia desitxuratu dutenak. Gailurretik gertu, Burdin Aroko kastro edo antzinako herrixka gotortu baten aztarnategia dago, monumentu-multzo izendatua.[1][2] 2013 urtetik Euskal Y sareko trenbideak zeharkatzen du tunel batez mendebaldetik ekialdera. Gertuko gailur nabarmenak Andatza (mendebaldera) eta Adarra (ekialdera) dira.

  1. Peñalver Iribarren; San José Santamarta, Sonia; Lamia. (2003). «Bertan 20 - Burdin aroko herri harresituak Gipuzkoan. Kapitulo 7: Etxebizitzak» bertan.gipuzkoakultura.net (Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia.) (Noiz kontsultatua: 2020-09-07).
  2. «38/2010 DEKRETUA, 2010eko otsailaren 2koa, Andoainen (Gipuzkoa) dagoen Buruntzako Herrixka Gotortuaren Gune Arkeologikoa, Monumentu-Multzo izendapenaz, Sailkatutako Kultura Ondasun gisa deklaratzeko dena» EHAA.[Betiko hautsitako esteka]

Buruntza

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne